• Euskal Herriko VII. mus txapelketa herriz herri burutzen ari da, finala martxoaren 7an Lekeition

    Dagoeneko makinabat herrietan burutu dute VII. mus txapelketa nazionalerako kanporaketa eta beste hainbatetan data zehaztu ere bai. Hemen dituzue nazio mailako mus txapelketaren xehetasun nagusiak..

    Parte hartzea: Iazko txapelketan, Euskal Herri osoko 200 herri baino gehiagotan jokatu zen txapelketako lehen konparaketa, gutxi gora behera, 4.000 pertsonek parte hartu zuten, aurreko urteetako datuak gogoratuko ditugu:

    • 2009ko txapelketan 1.120 bikotek parte hartu zuten mus txapelketan.
    • 2010eko txapelketan 1.800 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2011ko txapelketan 2.200 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2012ko txapelketan 2.250 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2013ko txapelketan 2.000 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2014ko txapelketan 2.000 bikotek parte hartu zuten txapelketan.

    Euskal Herriko zazpi herrialdetako edonork parte hartu dezake txapelketan. Bere herrian antolatzen den lekuan izen eman edo agertzearekin eta bikoteko 20 euro ordaintzearekin nahikoa du.

    Zabalpena: Gutxi gora behera Euskal Herri osoko 250 herritan jokatzen da Euskal Herriko Mus Txapelketa.

    Sariak: 50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan. Parte hartzaile bakoitzak oroigarria jasotzen du. Gehiago.

    Datak eta epeak: Azaroa, abendua eta urtarrilean herrietako kanporaketak burutuko dira, 2015ko otsailaren 20, 21 eta 22an herrialdeko kanporaketak eta 2015ko martxoaren 7an final nazionala Lekeition (Bizkaia).

    Euskal Herrian 2014ko abenduaren 22an

    LOTURA: Flikreko argazki galeria

     

    2014, abenduak 22
    Nagusiak;
2019, urria
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak