• Abian da Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa

    Gaur aurkeztu da Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa Anoetan. Bertan jokatuko da final nazionala 2017ko martxoaren 25ean. 2017ko otsailaren 25ean ospatuko dira herrialdeko sailkapen finalak eta gaurdanik hasiko da herrietako kanporaketa fasea. Hona informazio guztia.

    ABIAN DA EUSKAL HERRIKO IX.MUS TXAPELKETA
    Zazpi herrialdetako muslariak batzen dituen nazio txapelketako herriz herrikako fasea abian da.


    AURREKO TXAPELKETAK:

    2016ko martxoaren 5ean Zuberoako Urdiñarben jokatu zen azken finalean,  Euskal Herriko txapeldunak Behe Nafarroako Manex Mouesca eta Martzel Calderon izan ziren. Gertutik izan zituzten Bizkaitarrak bigarren postuan. 3. eta 4. Nafarroa Garaitik etorritako muslariak geratu ziren. Lehen gipuzkoarrak 5. sailkatu ziren, Ikaztegietako Luzuriaga anai gazteak. 8. Senpereko lapurtarrak, 9. arabarrak eta 10 etxekoak xiberuarrak.

    Final nagusiaz haratago zazpi herrialdetan ere kanporaketak antolatu ziren eta hori hala izan zedin,  herriz herri ehunka izan ziren Euskal Herriko Mus Txapelketako lehen fasean parte hartu zuten euskal herritarrak.

    ZERGATIK, EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA?

    Euskal Herrian ohikoenetakoa den mahai jokoa izanik eta mus txapelketa ezberdinak antolatzen direla ikusirik, Euskal Herri osoko muslariak bildu eta antolatzeko helburuari ekin genion.

    Bide honetan sortu genuen Euskal Herriko Mus Federazioa. Zazpi herrialdetako muszale eta muslariez osatzen da eta gure herriak bizi duen zatiketa administratiboaz gaindik, nazio bakar gisa antolatu eta garatzen dugu gure jarduna eta aldi berean nazio kontzientzia indartu.

    Musean jokatzeko dauden modu eta ohitura ezberdinei  lekua eskaintzen diegu herrietako kanporaketetan eta ondoren guztientzako joko arau eta irizpideak bateratu eta bat eginik antolatzen dugu Euskal Herri osoko txapelketa.

    HERRIZ HERRI, HERRIALDEZ HERRIALDE

    Garrantzi berezia eman nahi diogu txapelketaren zabalpenari, ahalik eta herri gehienetan antolatu nahi dugu herrietako kanporaketa eta horretarako norbere herrian edonork lagundu diezaguke txapelketa antolatzen. www.ehmus.eus webgunea bisitatu edo gurekin harremanetan jartzea nahiko du, guk zonaldeaz arduratzen den federazioko kidearekin lotuko dugu eta musaren amarauna josten  eta zabaltzen jarraituko dugu.

    Dagoeneko Euskal Herriko Mus Txapelketako finalak 7 herrialdeak bisitatu ditu eta aurten Gipuzkoara itzultzen da, zehazki Tolosaldeko Anoeta herrira. Finala 2017ko martxoaren 25ean ospatuko da eta egun horretarako musa eta jaia uztartuko dituen egitaraua prestatuko dugu Anoetako herritarrak eta udalak lagunduta.

    Euskal Herriko Mus Federaziotik, Euskal Herri luze zabalera parte hartzeko deia luzatzen dugu. Txapelketa antolatzen den lekuan musean eginaz eta aurreko urteetan antolatzera iritsi ez garen lekuetan, indar berezia egin nahi dugu, norbere herrian kanporaketa antolatzeko prest legokeen bolondresak gurekin harremanetan jartzera deitzen ditugu txapelketa zabaldu asmoz

    INFORMAZIO OROKORRA eta DATUAK

    Dagoeneko abian da Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa nazionalerako kanporaketa eta. Hemen dituzue nazio mailako mus txapelketaren xehetasun nagusiak..

    PARTE HARTZEA: Iazko txapelketan, Euskal Herri osoko 220 herri ingurutan jokatu zen txapelketako lehen konparaketa, gutxi gora behera, 4.000 pertsonek parte hartu zuten, aurreko urteetako datuak gogoratuko ditugu:

    • 2009ko txapelketan 1.120 bikotek parte hartu zuten mus txapelketan.
    • 2010eko txapelketan 1.800 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2011ko txapelketan 2.200 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2012ko txapelketan 2.250 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2013ko txapelketan 2.000 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2014ko txapelketan 2.000 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2015eko txapelketan 2.000 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2016eko txapelketan 2.000 bikotek parte hartu zuten txapelketan.

    Euskal Herriko zazpi herrialdetako edonork parte hartu dezake txapelketan. Bere herrian antolatzen den lekuan izen eman edo agertzearekin eta bikoteko 20 euro ordaintzearekin nahikoa du.

    Azken urtean gazte eta emakumeen parte hartzea indartzen ari da. Lanean jarraituko dugu joera hau indartu eta zabaldu dadin.

    ZABALPENA: Gutxi gora behera Euskal Herri osoko 220 herritan jokatzen da Euskal Herriko Mus Txapelketa. Bere herrian txapelketa antolatu nahi duenak aukera du webgunean zehazturiko pausoak emanaz.

    SARIAK: 50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan. Parte hartzaile bakoitzak oroigarria jasotzen du. Hemen dituzue sari garrantzitsuenak:

    • TXAPELDUNAK: Txapela, garai ikurra, 3.000€ eta nazioartera* bidaia lau lagunentzat. (*KARIBERA dena barne)
    • TXAPELDUN ORDEAK:Garai ikurra, 1.500€ eta bi lagunentzat nazioartera* bidaia.(*Kanariar Uhartera)
    • 3. BIKOTE SAILKATUA: 750€ eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat
    • 4. BIKOTE SAILKATUA 500€ eta Euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
    • 5.etik 8.era SAILKATURIKO BIKOTENTZAT 250€
    • 9.etik 16.era SAILKATURIKO BIKOTENTZAT 100€
    • HERRIALDEKO FINALETAN Txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak...
    • PARTE HARTZAILE BAKOITZARENTZAT kamiseta bat parte hartzea eskertzeko.

    DATAK eta EPEAK: Azaroa, abendua eta urtarrilean herrietako kanporaketak burutuko dira, 2017ko otsailaren 25ean zazpi herrialdetako kanporaketak jokatuko dira eta 2017ko martxoaren 25ean, final nazionala Gipuzkoako Anoeta herrian burutuko da.

    INFORMAZIOAREN JARRAIPENA WEBGUNEAren BIDEZ

    www.ehmus.eus webgunean aurkitu daiteke herrietako informazio oro bai eta txapelketan parte hartzeko behar den guztia. Txapelketaren antolakuntzan parte hartu nahi dutenek ere bertan aurkitu ahalko dituzte antolakuntzarako irizpide guztiak.

    Euskal Herrian, 2016ko urriaren 21ean.

    LOTURAK:

    2016, urriak 21
    Nagusiak;
2017, uztaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak