Egitasmoa indartsuena Euskal Herriko Mus Txapelketa da ezbairik gabe. Beste ekimen txikiagoetan ere parte hartzen dugu eta laster abian izango diren egitasmo batzu ere baditugu esku artean, esaterako MUS LAGUNAK egitasmoa.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.euskalherrikomusfederazioa.org/fitxategiak/erab_1/110.mp3
EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA
Urtero antolatzen dugun ekimena da. Euskal Herriko Mus Federazioa osatzen dugun gizon eta emakumeok modu boluntarioan egindako lanari, herri eta auzoetan modu berean hainbat lagunek egindako lana gehitzen zaio.
Euskal Herriko Mus Txapelketa antolatzeko ehunka lagunen lan boluntarioa ezinbestekoa denez, egitasmo honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zuk nahi duzun modu eta lanaren ekarpena egin dezakezu; zure herri edo auzoko txapelketa antolatzetik hasi eta herrialde nahiz nazio mailako kanporaketa eta finalen antolakuntzan parte hartzeraino.
EUSKAL HERRIKO MUS LAGUNAK
Mus jokoaren inguruan biltzen diren talde, gizabanako, elkarte, taberna, ... elkartu nahi dituen egitasmoa da Euskal Herriko MUS LAGUNAK. Txapelketaren aitzakiapean, lurralde, zonalde edo leku ezberdinetan mus jokoak dituen aniztasunak jaso nahi ditu.
Izenak dioen bezala musaren lagunak bildu nahi ditugu eta laster abian jarriko dugun egitasmoa da.
Informazio gehiago:
[EH Mus. Blog nagusia]: ARRAIBIko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: BARASOAINgo kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: USURBILgo kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: ZIBURUko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: GOIZUETAko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: IRUÑEA (Alde Zaharreko) kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: Beasaingo Arriarango kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: kabredoko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: gasteiz lakuabizkarra kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: ATARRABIAko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: ETXALARko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: Goizuetatik bikote bat
[EH Mus. Blog nagusia]: Leitzako kanporaketatik 5 bikote
[EH Mus. Blog nagusia]: Erronkariko bailaratik bikote bat
|