Txapel-Azpi elkartean jokatu zen kanporaketan lau bikotek parte hartu zuten eta Floren Beraza Gastesi eta Pedro Beraza Gastesi bikotea izan zen txapelduna.
Otsagabiako GARTXOT elkartean jokatutako kanporaketan lau bikotek parte hartu zuten, Babil Baines eta Juan Antonio Ederra izan ziren txapeldunak.
Esnotz eta Iragi izan ziren Atarrabiako BOLON elkartean jokatu zen kanporaketako txapeldunak. 10 bikotek parte hartu zutenez, bigarren bikote sailkatua Jose Ignacio Larrañeta eta Pedro Mari Ballestak osaturikoa izan zen.
Zubi Ondo elkartean ospatu zen Euskal Herriko Mus Txapelketak eman zuena hainbat euskarritan: bideo labur bat, argazkia eta irabazleei elkarrizketa txiki bat ere bai. Ander eta Iñaki izan ziren txapeldunak.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.goear.com/files/external.swf?file=9d39bc4
Illon elkartean jokaturiko kanporaketan Jaime Iriarte eta kike izan ziren txapeldunak.
Arrosadiako Lagun Zaharrak elkartean jokatu zen kanporaketan 11 bikotek parte hartu zuten. Txuma Urdiain eta Ruben Urdiain izan ziren txapeldunak eta txapeldun ordeak Txitxo Eraso eta Emilio Lorea izan ziren bigarren bikote sailkatua.
Tuteran Alfonso Jimenez eta Jabier Amigot izan txapeldun eta sailkatu herrialdeko finalera.
Zaldiko Maldiko Kultur Elkartean egindako kanporaketan sei bikote bildu ziren. Iñaki Aldatz eta Iker Salaberria izan ziren txapeldun eta sailkatuak.
Barañainen leku ezberdinetan burutu dituzte kanporaketak. Gehiago irakurri sakatuaz ikusiko duzue leku bakoitzean sailkaturikoen zerrenda eta argazki bilduma.
Urtarrilaren 27an Lizarrako Gure Hizkuntza elkartean burutu zen kanporaketan zazpi bikotek parte hartu zuten. Axier eta Iñakik osaturiko bikotea sailkatu zen Nafarroako herrialdeko finalera.
Iruñeako Zabaldi elkartean urtarrilaren 26an jokatu zuten kanporaketa, bertan 7 bikotek parte hartu zuten. Tomas Lizarraga eta Txomin Mundiñano izan ziren txapeldunak eta Alfredo Jimenez eta Anjel Iriarte txapeldunordeak.
Iruñako Uharteko Berdintasuna elkartean jokatu zuten kanporaketa. Hemen dituzue argazkiak.
Txapeldunak: Xabier Garjon eta Felix Etxeberria
Txapeldunordeak: David Baigorri eta Alberto Martinez
Ordezkoak Txebis Aznar eta Alfonso Rentero
Urtarrilaren 25ean jokatu zen kanporaketa Batasuna elkartean. Bertan 15 bikotek parte hartu zuten. Hemen duzue sailkapena.
|