Irati tabernan jokatu da kanporaketa, eta bertan nagusitu dira Julen Urrutia eta Mikel Etxegia. Txapeldunordeak Xabi Garai eta Mikel Salaberri izan dira.Euskal Herriko Mus Federazioak antolatuta, Arrasateko kanporaketa jokatu da gaur arratsaldean Irati tabernan.Arduradun lanetan Iker Aranburu arrasatearra aritu da, eta guztira 15 bikotek eman dute izena. Partidak 8 erregetara jokatu dira.
Mikel Etxegia Etxebarria eta Julen Urrutia Atxak osaturiko bikoteak irabazi du bertako kanporaketa. Era berean, Xabi Garai Etxebarria eta Mikel Salaberria Arregik osatutako bikotea txapeldunordea izan da.
Sari banaketan ere giro ona izan da, eta Irati tabernak 3 ardo botila oparitu ditu. Gaurko emaitzen ondorioz, bi bikoteak Gipuzkoa mailako kanporaketara sailkatu dira, Segura herrian jokatuko dena. Zorionak bi bikoteei! Animo Seguran!