Hamaika bikote elkartu ziren, Legazpko Karibe Zaharra tabernan, ostegun gaueko kanporaketan. Joseba Telleriak eta Joseba Gabilondok irabazi zuten kanporaketa. Beraz, Gipuzkoako txapelketara sailkatu dira. Eurekin batera Javier Iza eta Iñigo Caballero ere Seguran izango dira.Telleriak eta Gabilondok bi aldiz egin dute bigarren Euskal Herriko txapelketan. Aurten ere helburu handiak dituzte.