Jesus Ezeiza eta Julian Agirre izan ziren txapeldunak eta txapeldunordeak Iñaki Leonet eta Ramon Zamora. Bi bikoteak igaroko dira Gipuzkoako finalera.
Hemen dituzue Ereñotzuko kanporaketako argazki batzuk. Urtarrilaren 5ean egin zuten kanporaketa, 16:00tan Ur-Mia elkartean.
14 bikotek hartu zuten parte, beraz 2 bikote sailkatu ziren hurrengo fasera.
Ardo botilez gain, bikote irabazlearentzat Fagollaga jatetxean bazkari edo afari bat oparitu zitzaien!!