Urte asko igaro dira bideari ekin genionetik eta zalantzarik gabe bide oparoa izan delakoan gaude. Aurretik bide luzea izan arren, garrantzitsua da nondik gatozen gogoratzea, nora goazen ez ahazteko.
2002. urtean. Iparra Hegoa elkartea Euskal Herriko Mus Txapelketa antolatzen hasi zen. Garai hartan, Orreaga Fundazioak Nafarroako mus txapelketa antolatzen zuen. Bai Euskal Herriari ekimena, Iparra Hegoa eta Orreaga fundazioak hausnartu eta Euskal Herri osoko muslariak biltzeko une edo gune bat sortzea adostu zuten. Zazpi herrialdetako muslariak herri gisa aritzeko eta lotzeko egitasmo txiki bat zabaltzeko erabakia hartu zuten.
Euskal Herriko Mus Txapelketa urtez urte indartuz joan da eta beste hainbat esparrutan bezala, Euskal Herria oinarri hartuta egitura propio bat sortzearen beharra nabarmena zen. Egitura hori sortzeko helburuarekin, txapelketaren antolakuntzan gero eta pertsona gehiago antolatzen joan dira azken urteetan eta guztion artean Euskal Herriko Mus Federazioa sortu dugu.
Egindako bide honetan ezinbestekoa izan da Iparra Hegoa, Orreaga Fundazioa eta Bai Euskal Herriari elkarteen laguntza, baina behin onez ikasita eta gutxieneko egitura sortuta, Euskal Herriko Mus Federazioa osatutzat ematen dugu.