IZENA EMATEA:

Jokatu nahi den lekuan bertan eman beharko da izena, bikoteko 20 euro ordainduaz.

Herriko kanporaketa bakarrean parte hartu daiteke. Kanporaketa osatzeko gutxienez, lau bikotek parte hartu beharko dute lekuan.

PARTE HARTZAILEAK:

Herritarrez soilik, edo herritar bat senitasun lotura duen kanpoko batekin edo baita Antzuolan lan egiten duen kanpotar batekin ere osatu daitezke. Inoiz ez bi kanpotarrez.

SARIAK:

Parte hartzaile bakoitzak oroigarria jasoko du eta txapelak nahiz opariak banatuko dira finalean.

LAGUNTZAILEAK:

Antzuola dekorazioak,Arin jatetxea, Elay taldea, Euskadiko kutxa,Gabilondo harategia,Miner ardoak, Harresi upategia (Labarka), Antzuolako Udala, Eroski,Ongi etorri jatetxea, Mox eta Gailur tabernak,Nerea drogeria.

ANTZUOLAKO FINALA:

URTARRILAren 27an, 16:30etan ARIN JATETXEAN burutuko da.

Bertan parte hartzeko, aurreko kanporaketa saioetan sailkatu beharko da, parte hartzean oinarrituriko ondorenko irizpideen arabera:

4 bikotetik 8 bikotera, bikote bat sailkatuko da.

9 bikotetik 12 bikotera, bi bikote sailkatuko dira.

13 bikotetik 16 bikotera, hiru bikote sailkatuko dira.

Hortik aurrera, proportzioan sailkatuko dira.

SARI banaketaren ondoren GIPUZKOAKO FINALERA zein bikote joango diren jakinaraziko da.

FINALEKO OHARRAK: 

8 erregetara jokatuko da, eta 4ra bikoteen akordioz(finalean gomendagarria)

3, 4 edo 5 bikotez osatutako taldetan banatuta ligaxka erara 8 hamarrekodun 2 usteletara jokatuko dira partidak, taldeko irabazleek herrikora zeintzuk pasa 8 hamarrekodun 3 usteletara jokatuko dute, finalean ere bai.