Urtero legez, Antzuolan ligaxka osoa antolatzen dute. Herriko kanporaketa final eta guzti. Hona informazioa:
KANPORAKETAK:
- Urtarrilaren 9an ostirala gaueko 22.15tan MOX tabernan
- Urtarrilaren 16an ostirala -22:15 tan GAILUR tabernan
- Urtarrilaren 17an larunbata, 16:00tan ONGIETORRI Jatetxean
- Urtarrilaren 18an arratsaldeko16.30tan EPERRA elkartean
IZENA EMATEA:
Jokatu nahi den tokian eman behar dira, bikoteko 20€ ordainduz.
Kanporaketa baten bakarrik parte hartu daiteke-
Kanporaketa ospatzeko, gutxienez lau bikotek parte hartu behar dute.
BIKOTEAK:
Herritarrez soilik, edo herritar bat senitasun lotura duen kanpoko batekin edo baita Antzuolan lan egiten duen kanpotar batekin ere osatu daitezke. Inoiz ez bi kanpotarrez.
FINALA: Urtarrilaren 25ean arratsaldeko16.30tan ARIN jatetxean.
Bertan egoteko kanporaketa bakoitzetik izena emandakoen arabera:
4-8 bikote, bat pasatuko da, 9-12 tik bi, 13-16 tik hiru ………
Ondoren sari banaketa eta herrialdekora zeintzuk joango diren adieraziko da.Txapeldunei txapelak jantziko zaizkie.
8 erregetara jokatuko da, eta 4ra bikoteen akordioz (finalean gomendagarria), 3, 4 edo 5 bikotez osatutako taldetan banatuta ligaxka erara 8hamarrekodun 2usteletara jokatuko dira partidak, taldeko irabazleek herriko finalera zeintzuk pasa 8hamarrekodun 3 usteletara jokatuko dute, finalean ere bai.
SARIAK:
Partaide bakoitzak oroigarri bat jasoko du, txapelak eta opariak finalean.
LAGUNTZAILEAK
Aixa frutategia, Antzuola dekorazioak, Antzuolako Udala,Arin jatetxea, Elay taldea, Eroski city, Gabilondo harategia, Garbil paperdenda-inprimategia, Goizper koop. Elk.,Harresi upategia (Labarka), KIRIBIL ileapaindegi mixtoa, Laboral Kutxa, Larrea jatetxea, Miner ardoak, Nerea drogeria, Eperra elk.,Ongi etorri jatetxea, Mox eta Gailur tabernak, Txomin Zubeldia edariak.