Antzuolako mus txapelketako finalak jokatu dituzte gaur: bigarren urtez jarraian, Gotzon Gabilondo eta Xabier Altzelai izan dira irabazleak. Igor Larrea eta Xabi Arregiren aurka irabazi dute. Goiena
Antzuolako finalerdiak
Finalerdiak izan dira: Asier Unamuno eta Mikel Gabilondo, Gabilondo eta Altzelairen aurka; eta, Markel Lete eta Gorka Etxezarreta Larrea eta Arregiren aurka.
Lete eta Etxezarreta hirugarren postuan geratu dira eta Unamuno eta Gabilondo laugarrenean.
Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako finala
Lau bikote horiek otsailaren 21ean Alegin jokatuko den Gipuzkoako txapelketan parte hartuko dute.
Antzuolako finaleko sari banatzea bukatuta, Antzuolako Alkatea Inma Beristain, kulturako zinegotzia
Nagore Dos Santos eta antolatzaile koordinatzailea Jexux Kortabarriaren eskutik jaso zituzten sariak.