Euskal Herriko Mus Federazioa

Euskal Herriko muslariak Zornotzara begira jarri dira zazpi herrialdetako txapelak jokatu ondoren

Martxoaren 11 larunbatean jokatu ziren zazpi herrialdetako txapelak lortzeko nor gehiagokak eta martxoaren 25ean, Zornotzan (Bizkaia) jokatuko den Euskal Herriko 14. Mus Txapelketako final nagusiko sailkapenak.  Hemen dituzue zazpi herrialdetako txapeldunak eta sailkatuen zerrendak. Zuberoako informazioa falta bazaigu ere hemen duzue gainerakoa.
Irakurri gehiago

Behe Nafarroako txapela Aitor Erdozaincy eta Damien Gelosen buruetan

Hemen duzue Behe Nafarroako Alduden jokatu den herrialdeko finaleko informazioa. Bunuzeko Aitor Erdozaincy eta Damien Gelosek eraman dute txapela eta 18 bikote sailkatu dira Zornotzako nazio finalera. Hemen dituzue sailkapena eta argazkiak.
Irakurri gehiago

Arabako txapeldunak Aiarako Octavio Vicente eta Aitor Uriarte eta finalera sailkaturiko 18 bikoteak

Octavio Vicente eta Aitor Uriartek Arabako txapela Aiarara eraman dute. Hemen dituzue Murgian jokatu den Arabako herrialdeko finaletik Zornotzan jokatuko den nazio finalera sailkatu diren 18 bikoteen informazioa. 
Irakurri gehiago

Nafarroa Garaiko txapelak Joseba Ibero eta Eneko Ziaurrizek jantzi dituzte.

Nafarroa Garaiko txapelak Galarko Joseba Ibero eta Eneko Ziaurrizek jantzi diuzte Hemen dituzue Iruñean jokatzen ari den Nafarroa Garaiko herrialdeko finaletik Zornotzan jokatuko den nazio finalera sailkatu diren 32 bikoteak.
Irakurri gehiago

Gipuzkoako txapelak Oiartzungo Axier eta Joseba Lekuona anaiek jantzi dituzte.

Finala Debako Joxe Mari eta Aritz Larrañaga aita semeen kontra izabazi dute Oiartzuarrek.Hemen dituzue Deban jokatzen ari den Gipuzkoako herrialdeko finaletik Zornotzan jokatuko den nazio finalera sailkatu diren 32 bikoteak.
Irakurri gehiago

Lapurdiko txapela Urruñako Jean François Rivera eta Jean Claude Lormontek jantzi dute

Urruñako  Jean François Rivera eta Jean Claude Lormont dira Lapurdiko txapeldunak. Hemen dituzue Urruñako Xaian jokaturiko Lapurdiko herrialdeko finaletik Zornotzan jokatuko den nazio finalera sailkatu diren 12 bikoteen sailkapena.
Irakurri gehiago

Bizkaiko Txapela Galdakaora eraman dute Koldo Tutor eta Iñigo Oñartek

Hemen dituzue Bilboko Errekalde auzoan jokatu den Bizkaiko herrialdeko finaletik Zornotzan jokatuko den nazio finalera sailkatu diren 10 bikoteen informazioa. Txapela Galdakaora eraman dute Koldo Tutor eta Iñigok.
Irakurri gehiago

Zazpi herrialdetako finalak ari dira jokatzen gaur.

Arabakoa Murgian, Bizkaikoa Bilboko Errekalde auzoan, Gipuzkoako Deban, Nafarroa Garaikoa Iruñean, Lapurdikoa Pausun, Behe Nafarroarkoa Alduden eta Zuberoako finala Atharratzen jokatzen ari dira. Ehunka herrietatik sailkaturiko muslarien nor gehiagoka nazionalean, martxoaren 25ean Zornotzan jokatuko den final nazionalean izateko helburuarekin lehiatzen dira. Hemen dituzue gaurko egunean hartutako irudiak.
Irakurri gehiago