Aurten, kanpezun 20 bikotek EHko mus txapelketan hartu dute parte Uxerri Tabernan. Giro ezin hobean arratsaldeko 4:30etan puntual txapelketa abiatu zen. Bederatziak aldera Claudio eta Angel kanpezuko txapeldun suertatu ziren sei partida jokatu eta gero.
Aurten kanpezutik hiru bikote arabako finalera joango dira. Gero jakina, jokaldiak eta abar lasai ikertzeko afari bat antolatu zuten Uxerri tabernakoek. Mahai inguru polita eta alaitxua. Zorionak txapeldunei eta Mendialdeko izena araba zein euskal herriko kanporaketan goi-goian utziko duzuelakoan, datorren urterarte.
Informazioa republikaioar.org-tik hartu dugu