Pasa den larunbatean, hilak 26, Lanbroa tabernan jokatu zen Euskal Herriko Mus Txapelketaren V. edizioaren Elgoibarko kanporaketa. 8 bikote aritu ziren. Hemen dituzue Kimetz elkartetik bidali dizkiguten argazki eta kronikak. Bejondeizuela!
Euskal Herriko Mus Txapelketaren V. edizioaren Elgoibarko kanporaketa. 8 bikote aritu ziren:
1. Josu Zialtzeta – Luis Berdonces
2. Manuel Salegi – Pedro Garate
3. Zigor Bengoetxea – Ibon Villanueva
4. Iker Polo – Ion Garzia
5. Nestor Fuente, Txis – Iñigo Altuna
6. Jorge Hernando – Joseba Elustondo, Ibar Txiki
7. Jose Mari Zialtzeta – Diego Marin
8. Luis Manzisidor – Iñaki Kortabarria
8 bikote hauetatik 1 bakarrik sailkatu da Otsailaren 26an Seguran izango den Gipuzkoa mailako kanporaketara joateko: Manuel Salegik eta Pedro Garatek osatutakoa. Bertan sailkatuz gero, Martxoaren 12an Agurainen (Araba) jokatuko den Euskal Herri mailako finalera joango dira.
Bikote irabazleak sari gisa Lanbroa Tabernan 4 lagunentzako afaria eraman zuen. Jose Mari Zialtzeta eta Diego Marin bigarren postuan geratu ziren eta hauentzako saria 2 lagunentzako afaria izan zen. Partehartzaile guztiek Errrioxako ardo botila bana eraman zuten oroigarri gisa.