Euskal Herri osotik etorritako muslariak jokoan ari dira Euskal Herriko onenak izateko leian. Eguneko gora beherak TWITTERen bidez ZUZENEAN jarraitu ahalko dituzue. Hemen duzue orainarteak eman duena eta hartutako irudien bilduma.

Argazkiak uneoro eguneratuko dira FLICKRen bidez.

Egunon Euskal Herri osotik etorri zareten muslari guztioi!

Euskal Herrian mus jokoa, mahai jokoetan zabalduena izaki eta jakinik modu eta ohitura ezberdinetara jokatzen zela, oztopoak gainditu eta elkar hartzea helburu duen egitasmoa indartzeko erabakia hartu genuen. Bide honetan hainbat eta hainbat elkarte, talde eta pertsonen ezinbesteko laguntza jasotzen dugu antolakuntzan.

Emeki-emeki Euskal Herrian bizi dugun zatiketa gainditu eta bide berriak josteko sortu genuen Euskal Herriko Mus Txapelketa. Horregatik antolatzen dugu herriz herri zazpi herrialdeetan barna.

Beti esan behar izaten dugu zer ez garen eta behingoagatik, gaur hemen bildutako guztiok euskal herritarrak, euskaldunak garela aldarrikatu nahi dugu. Euskal Herri osotik etorritako muslarion aurrean,  mus jokoaren bidez zatiketa administratiboak gainditu eta nazio bat garela aldarrikatu nahi dugu.

Mus txapelketak guk huste baino zabalduagoak daude. Adibidez inork gutxik badaki ere Munduko Mus Txapelketa ere antolatzen da lau urtero. Horretarako, Euskal Herria munduaren aurrean ordezkatu ahal izateko Euskal Herriko Mus Federazioa sortu dugu. Helburu horrekin, pauso sendoak ematen ari gara Euskal Herriko Mus Federaziotik munduko gainerako muslarien aurrean ere Euskal Herria ordezkatua izan dadin. Esan beharrik ez dago edonork parte hartu dezakeela Euskal Herriko Mus Federazioan eta noski eskuak zabalduta hartuko zaituztegula


Igo daitezela eskenatokira herrialdetako txapeldunak:

- ARABAko txapeldunak: JOSE TOMAS BASALTUA eta ANTONIO DIAZ amurrioarrak
- BIZKAIAko txapeldunak: MANU MEABE eta JOSE MARTIN ZABALA earrak
- GIPUZKOAko txapeldunak: ANTONIO ARIZETA eta JUAN KORTAJARENA larrauldarrak
- NAFARROA GARAIAko txapeldunak: IÑIGO GARCIA eta ALVARO SEVILLANO iruñarrak
- LAPURDIko txapeldunak: XAN BATTIT MARKORENA eta IZIDRO AGIRREGEBIRIA azkaindarrak
- BEHE NAFARROAko txapeldunak: JUANIKOTENA ANAIAK baigorriarrak
- ZUBEROAko txapeldunak: INCIART eta MINVIELLE xuberotarrak

Aurtengo mus txapelketan, 200 herri baino gehiagotan jokatu dira kanporaketak eta 2.000 bikote inguruk parte hartu duzue. Zorionak gaur Aguraingo final honetarako sailkatu zareten guztioi, jokatzen hasi aurretik txapeldun zaretela jakinarazten dizuegu.


EGITARAUAri ERREPASOA