Dagoeneko abian da V. mus txapelketa. Aste honetan abiatu dugunez, hemen duzue aurkezpena jasotzen duen bideoa.

INFORMAZIO OROKORRA eta DATUAK informazio osatuagoa dossierrean

Parte hartzea: Iazko txapelketan, Euskal Herri osoko 200 herri baino gehiagotan jokatu zen txapelketako lehen konparaketa, gutxi gora behera, 4.000 pertsonek parte hartu zuten, aurreko urteetako datuak gogoratuko ditugu:

- 2009ko txapelketan 1.120 bikotek parte hartu zuten mus txapelketan.
- 2010eko txapelketan 1.800 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
- 2011ko txapelketan 2.200 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
- 2012ko txapelketan 2.250 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
- 2013ko txapelketan 2000 bikotek parte hartu zuten txapelketan
- Euskal Herriko zazpi herrialdetako edonork parte hartu dezake txapelketan. Bere herrian antolatzen den lekuan izen eman edo agertzearekin eta bikoteko 20 euro ordaintzearekin nahikoa du.

Zabalpena: Gutxi gora behera Euskal Herri osoko 250 herritan jokatzen da Euskal Herriko Mus Txapelketa.

Sariak: 50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan. Parte hartzaile bakoitzak oroigarria jasotzen du.

Datak eta epeak: Azaroa, abendua eta urtarrilean herrietako kanporaketak, 2014ko otsailaren 14, 15 eta 16an herrialdeko kanporaketak eta 2013ko martxoaren 8an final nazionala.
 

Lotura: Flickr-eko argazkia galeria