Dagoeneko makinabat herrietan burutu dute VIII. mus txapelketa nazionalerako kanporaketa eta beste hainbatetan data zehaztu ere bai. Aurten final handia Urdiñarben Zuberoan ospatuko dugu. Hemen dituzue nazio mailako mus txapelketaren xehetasun nagusiak.

Parte hartzea: Iazko txapelketan, Euskal Herri osoko 200 herri baino gehiagotan jokatu zen txapelketako lehen konparaketa, gutxi gora behera, 4.000 pertsonek parte hartu zuten, aurreko urteetako datuak gogoratuko ditugu:

• 2009ko txapelketan 1.120 bikotek parte hartu zuten mus txapelketan.
• 2010eko txapelketan 1.800 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
• 2011ko txapelketan 2.200 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
• 2012ko txapelketan 2.250 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
• 2013ko txapelketan 2.000 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
• 2014ko txapelketan 2.000 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
• 2015eko txapelketan 2.000 bikotek parte hartu zuten txapelketan.

Euskal Herriko zazpi herrialdetako edonork parte hartu dezake txapelketan. Bere herrian antolatzen den lekuan izen eman edo agertzearekin eta bikoteko 20 euro ordaintzearekin nahikoa du.

Zabalpena: Gutxi gora behera Euskal Herri osoko 250 herritan jokatzen da Euskal Herriko Mus Txapelketa. Bere herrian txapelketa antolatu nahi duenak aukera du webgunean zehazturiko pausoak emanaz.

Sariak: 50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan. Parte hartzaile bakoitzak oroigarria jasotzen du. Sari guztiak hemen.

Datak eta epeak: Azaroa, abendua eta urtarrilean herrietako kanporaketak burutuko dira, 2016ko otsailaren 20an zazpi herrialdetako kanporaketak eta 2016ko martxoaren 5ean final nazionala lehen aldiz Zuberoan, Urdiñarbe herrian burutuko da.

INFORMAZIOAREN JARRAIPENA WEBGUNEAren BIDEZ

www.ehmus.eus webgunean aurkitu daiteke herrietako informazio oro bai eta txapelketan parte hartzeko behar den guztia. Txapelketaren antolakuntzan parte hartu nahi dutenek ere bertan aurkitu ahalko dituzte antolakuntzarako irizpide guztiak.

Euskal Herrian 2015eko azaroaren 19an

Informazio gehiagorako kontsultatu prentsa dosierra.