Dagoeneko lotu dugu 2015ean burutuko den nazio mailako finala ospatzeko tokia. Bizkaiko Lekeitio herrian burutuko da Euskal Herriko VII.Mus Txapelketako finala 2015eko martxoaren 7an.

Azken kontu teknikoak lotzearekin batera abiatuko dugu txapelketa herriz herri. Beraz, pasa den urtean zure herrian ez bazen txapelketa antolatu eta esku bat botatzeko gogoz bazabiltza jarri gurekin harremanetan.