Dagoeneko lotu dugu 2014an burutuko den nazio mailako finala ospatzeko tokia. Aguraingo finalean aurreratu bezala, Behe Nafarroako Heleta herrian burutuko da Euskal Herriko VI.Mus Txapelketako finala. Azken kontu teknikoak lotzearekin batera abiatuko dugu txapelketa herriz herri. Beraz, pasa den urtean zure herrian ez bazen txapelketa antolatu eta esku bat botatzeko gogoz bazabiltza jarri gurekin harremanetan.