2022 urtean hasi eta 2023ko martxoaren 25ean Zornotzan amaiera izango duen 14. txapelketa abiatzera doa. Herriz herri jokatuko da lehen fasea otsailaren 26 arte, herrialdeko finalak martxoaren 11an jokatuko dira zazpi herrialdeetan.
Euskal Herriko Mus Federaziotik hasi gara herriz herri eta eskualdez eskualde harremanak egiten 14. txapelketaren antolakuntzarako. Zure herriko kanporaketa antolatzen lagundu nahi izanez gero HEMEN sakatu eta jarri gurekin harremanetan.
Laster plazaratuko dugu informazio osatuagoa.