Euskal Herriko XII. Mus Txapelketa, MUTILOAn
Urtarrilaren 24ean, ostiralean,
TXERRI-GORRI K.E.-an
Izena ematea, 21:15etatik 21:30etara.
8 erregetara jokatuko da, partida bakoitza 8 hamarrekotako hiru jokoz edo ustelez osatua egongo delarik.
Sariak egongo dira lehen eta bigarren sailkatuentzat: 1. SARIA, ARKUME BAT ETA ONDUTAKO 2 ARDO BOTILA (MUTILOAKO UDALAK eskeinita) eta 2. SARIA, MUTILOAKO OSTATUAN 2 PERTSONENTZAKO EGUNEKO DASTATZEKO MENUA (MUTILOAKO OSTATUA-ri esker).
Parte hartzaile guztientzat oroigarri bat egongo da.
Bikote bakoitzak 20 €-ko aportazioa egin beharko du.
Herrialdeko kanporaketarako sailkapena, bikote partehartzaileen arabera zehaztuko da. Gipuzkoako kanporaketa SEGURA-n egingo da, otsailaren 29an.