Aurten 40 urte beteko dituen Debako Arrano elkartean jokatu zen XIV. Euskal Herriko Mus Txapelketako Debako Kanporaketa, hemen Debatik pasa diguten kronika.
Prestaketa
Eguerdiko 12.30ak aldera antolatzaileak elkartera hurbiltzen hasi ziren… 15 lagunentzako bazkaria prestatu behar baitzuten. Aitor Gonzalez sukaldari nagusi zela, menu ezin goxoagoa prestatu zuten. Sukaldean ari zen bitartean… antolatzaileak sariak ekartzen hasi ziren… txapelak, garaikurrak, arkumea, San Blasa, barazki otarra, ardoak…. Mahai bete sari. 8 bikoterentzat batu zituzten sariak. Hauek guztiak, herriko denda eta tabernei esker batu zituzten.
Sarien mahai ederra, alajaina!
Bazkaria
Menua, ezin hobea: bakailao tortilla, saiheskiak patata frijitu eta piperrekin, eta banilla izozkia.
Giro ederrean joan zen bazkaria, adar jotze eta xaxatzeak tarteko… azkar iritsi zen lehen bikotea. 15.45erako, bazkaltzen egon ez zen lehen bikotea agertu zen. Auzolanean azkar txukundu zuten elkartea. Eta konturatzerako, 19bikote elkartu ziren.
Kanporaketa
17.00etan, kanporaketari hasiera eman zioten. Umore ederrean joan zen arratsalde-iluntzea… partida luze eta laburrak tartekatu ziren. Ikustekoak ziren poztasuna eta ezintasuna adierazten zuten aurpegiak. Entzutekoak bataren eta bestearen irabazi edo galtzeko adierazitako adierazpenak. Batzuentzat, zorte kontua, besteentzat gaitasuna… partida irabazi edo galdu, asko aldatzen baita…
Kanporaketa amaitzeko, azken partida, gogorra izan zen. Karlos Larrañaga eta Xabier Arberasek jantzi zituzten txapelak, Jose Mari Larrañaga eta Justo Lazcanoren aurka. Azken eskuan, 29na berdinduta zeuden, baita ustel kopuruan ere, bina. Lau muslariek jaso jantzi zitzaketen txapelak, baina zortea lagun, Karlos eta Xabier txapeldun.
Final estu bezain gogoangarria. Begiak erne, burua hotz!
19 bikote batu zirenez, lehenengo 3 bikoteek jokatuko dute Gipuzkoako finala martxoaren 11n Debako Aldats pilotalekuan.
Txapeldunak: Karlos Larrañaga eta Xabier Arberas
Txapeldunordeak: Jose Mari Larrañaga eta Justo Lazcano.
Hirugarrenak, eta baita ere sailkatuak Gipuzkoako kanporaketako: Juan Karlos Etxabe eta Iñaki Arrizabalaga
Aurreko hiru bikoteez gain, hauek izan ziren sariak jaso zituztenak, sailkapen hurrenkeraren arabera:
- Josu Indamendi eta Iñaki Aspiazu.
- Iñaki Olaizola eta Mikel Irusta
- Enaut Arakistain eta Ibai Idiakez
- Anzarda eta Txutxi
- Urtzi Jauregi eta Iker Zubikarai.
Amaiera
Berriro ere auzolanean, elkartzeko mahaiak txukun-txukun utzita… 20.30erako amaitu zuten kanporaketa.
Antolatzaileen hurrengo erronka, martxoaren 11koa izango da.
Eskertzak
Kanporaketa hau antolatu hau izateko eta Gipuzkoako Finala Deban antolatzeko, ezinbestekoak dira laguntzaileak. Eskerrik asko laguntzaile guztiei.
DEBAKO UDALA
TABERNA/JATETXEAK
ARENA BAR
ALVAREZ ATERPE
BURU ZURI
CALBETON
IGARZA
IZENBE
KOSKA
LABATAI
LOREA
MAZZANTINI
OSKARBI
SEVEN CLOVERS
ZALBURDI
ELKARTEAK
ARRANO
BATZOKIA
LUBINA
DENDAK
ALBIZU
AITTOLA
ARAKISTAIN
ARKATZA
ELGAR LIZASO
EROSKI
EUSKALINPRI
GALTXA
FRUTAS Y VERDURAS DE PUEBLO
IERAENEA
LAMARIANO
LIZASO
MUGAN
SASOIKO
SUKIA
ZIPRI