Urtarrilaren 9an Idiazabalgo kanporaketan 12 bikotek jokatu zuten Xume tabernan giro bikainean. Txapeldunak ALEX ARREGI eta ADRIAN CASTRO eta bigarren ANER ELORTZA eta IÑIGO EZIOLAZA izan ziren.
Kimu kultur elkarteak emandako sariekin azaltzen dira argazkian: Txapeldunak Kuko jatetxean afaria eta bigarrenak gazta eta sagardoa. Bi bikote hauek sailkatu ziren otsailaren 21ean Alegian izango den Gipuzkoako txapelketarako. ZORTE ON