Adunan, azaroaren 16an, jokatu zuten kanporaketa. Bertan, Iñaki Ormaetxeak eta Aitor Iparragirrek lortu zuten txapela, lehian aurrera jarraitzeko eskubidearekin batera.
Bigarren postuan, Ekaitz Otegi eta Xabier Agirre sailkatu ziren. Kultur Astearen barruan antolatu zuten Adunako kanporaketa, eta giro paregabea izan zela azaldu dute mus txapelketaren antolatzaileek