2023ko martxoaren 23an, Goizeko 9etan Euskal Herriko 15. finalera sailkaturiko 128 muslari bikote onenak bertan leiatuko dira txapelen bila.
ALTZAIri buruzko INFORMAZIO OROKORRA:
- Altzai Zuberoako antzinako udalerria izan zen. 1833an Altzabeheti eta Zunharretarekin batera Altzai-Altzabeheti-Zunharreta udalerria osatu zuen.
- Altzaiko euskara[6] Basabürüako hizkera[9] da, zubereraren[10] aldaera bat. Zuberotarrek eurek hizkera mota bi bereizi izan dituzte: alderdi menditsukoa edo Basabürü eskualdekoa, eta ordokikoa edo Pettarrekoa. Beste alde batetik, berriz, Zuberoako ipar-mendebalean badira euskara zuberotarretik aldendu eta Nafarroa Beherera hurbiltzen diren zenbait herri: Domintxaine-Berroeta, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi, Etxarri eta Pagola.
ANTOLAKUNTZAREN OHARRAK:
- Errazena lotura hau sakatzea duzue.https://labur.eus/altzai lotura honen bidez eta googlemaps erabiliaz lekura bertara iritsiko zarete.
- Eskuorrian duzue informazio gehiago.
- Altzai herri txikia da 150 biztanle ingurukoa, gaur egun ez dago bertan taberna, edo jatetxerik baino badira bertan eta inguruetan lo lekuak, internetez eskuragarri dituzue..
- Atharratze eta Osaze herri koxkorragoak ditu gertu eta bertatik ez da oso hurrun ere Maule, Zuberoako hiriburua.
- Txapellketa garaian HAINBAT ZERBITZU ESKAINIKO DIRA: Bertan taberna antolatuko da eta bazkaltzeko aukera ere izango du hala nahi duenak.
- Antolakuntzatik gomendatzen dugu asteburu pasako plana egitea eta ahal bada ez ordutako auto ibilerak ekiditea. Honek Zuberoako bazterrak ezagutzeko parada eskainiko dizue.