Ostiralean jokatu zen Lazkaoko Gerriko elkartean kanporaketa. Gotzon Plazaola eta Jon Barandiaran izan ziren txapeldunak. Bigarren bikote sailkatua Patxi Altuna eta Ibai Agirre osatutakoa izan zen.Lehenbizi afaria egin genuen, 18 lagun giro bikainean tripa betez. Hemen duzue kronikatzoa.

22:00tan 18 pareja juntatu ginen musean jokatu asmoz, eta hau ere giro ederrean gaueko ordu txikitararte luzatu zen.

Irabazleak Gotzon Plazaola eta Jon Barandiaran izan ziren, Patxi Altuna eta Ibai Agirreri finala irabaziz.

Hauen premioa, gipuzkoako kanporaketara sailkatzea. Bestalde, bi zozketa egin genituen parte hartzaileen artean.

Lehenengo zozketa: Jokin Sanz eta Xabier Ibargurenentzat izan zen.
Ixidro Sukia lazkaoko artzainaren gazta erdi bat ardo boteila batez lagundurik bakoitzarentzat.

Bigarren zozketa: Jon Sebastian eta Iker Imazek eraman zuten. Lizarra kanpinean Bungalow bana astebukaera batean disfrutatzeko.

Datorren urtean berriz.