Mutiloako Ostatuan jokatu zen, otsailaren 1ean, eta bertan 11
bikotek parte hartu zuten. Irabazleak Joseba Zabaleta "Agitta" eta Hasier
Agirre "Bekoetxe" izan ziren eta beraiek eraman zuten lehen saria: Bi
pertsonentzako otordua Mutiloako Ostatuan. Bigarrenak Jon Mugika "Sutegi"
eta Juani Altuna izan ziren eta hauek Mutiloako Udalak saritutako arkume bat
eraman zuten. Beraz, 2 bikote hauek ordezkatuko dute Mutiloa Gipuzkoako
kanporaketan, Orion. Dena oso giro ederrean joan zen eta batzuk arkumea herriko elkartean
afaltzen bukatu zuten.