8 erregetara jokatuko da, partida bakoitza 8 hamarrekotako hiru (3) jokoz edo ustelez osatua egongo delarik. 

Sariak egongo dira lehen eta bigarren sailkatuentzat: 1. SARIA, ARKUME BAT ETA ONDUTAKO 2 ARDO BOTILA (MUTILOAKO UDALAK eskeinita) eta 2. SARIA, MUTILOAKO OSTATUAN 2 PERTSONENTZAKO EGUNEKO BAZKARIA (MUTILOAKO OSTATUA-ri esker).
 
Parte hartzaile guztientzat oroigarri bat egongo da. Bikote bakoitzak 20 €-ko aportazioa egin beharko du.
 
Herrialdeko kanporaketarako sailkapena, bikote partehartzaileen arabera zehaztuko da. Gipuzkoako kanporaketa Ibarran egingo da, otsailaren 25ean.