Pasa den ostiral gauean, urtarrilak 19an, jokatu zen Mutiloako Txerri-Gorri K.E.an.Bertan 16 bikotek parte hartu zuten eta horrela 2 ordezkari joango dira Mutillotik Bergaran egingo den Gipuzkoa herrialdeko kanporaketara: irabazleak Iñaki Ugalde eta Joxemari Mujika mutiloarrak izan ziren, Aztiriko Mila Aranburu eta Periko Agirreri irabaziz.

Irabazleek Mutiloako Udalak eskeinitako arkume bat eta bi ondutako ardo botila jaso zituzten, eta bigarrenak Ostatu Tabernak oparitutako 2 eguneko otorduak.