Pasa den larunbatean, urtarrilaren 16an, jokatu zen Orioko kanporaketa Kolon Txikin. Esoain eta Etxaberen aurka jokatu zuten finala irabazleek
Sei bikotek eman zuten izena pasa den larunbatean, urtarrilaren 16an, Kolon Txikin jokatu zen mus txapelketan. Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa faserako txartela zegoen jokoan.
Hiruko bi multzotan banatu ziren parte-hartzaileak eta denek elkarren kontra jokatu zuten. Multzo bakoitzeko lehen bikoteak sailkatu ziren finalera: Esoain-Etxabe eta Peña-Xanxe. Peñak eta Xanxek irabazi zuten finala, beraz, berak jokatuko dute Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa fasea, otsailaren 20an.
Kanporaketa fasea irabazten duen bikoteak Euskal Herriko final handia jokatzeko aukera izango du, martxoaren 5ean, Zuberoako Urdiñabe herrian.