2020ko martxoaren 14ean egitekoa zen XII. Euskal Herriko Mus Txapelketaren final nazionala Arabako Zigoitian. Covid-19 bezala ezaguna egin den gaitzaren zabalpen bizkorrarekin egin genuen topus.
Astapeneko garai haiek, garai nahasiak izan ziren ez genekien gaitzaren zabalpena eta hartuko zuen dimentsioaren berri eta denborak erakutsi digu asmatu genuela nazio mailako finala atzeratzearekin
Hasiera batean, maiatzera atzeratzea nahikoa izango zelakoan bagenunden ere, garbi dago momentuan epe motzean ez dagoela baldintzarik zazpi herrialdetako 128 bikote segurtasunez biltzeko eta musean aritzeko. Horregatik urtebetez finala atzeratzea erabaki dugu. Sailkaturiko bikoteen zerrenda badugu, webgunean dugu plazaraturik eta bakoitzarekin harremanetan ere jarri gara. Beraz aurten finalera sailkatu zirenek datorren urtean jokatuko dute finala Zigoitian.