Amaitu da herriz herriko kanporaketa fasea eta  zazpi herrialdetako finalak gero eta gertuago daude. Datuak jaso ahala HEMEN IZANGO DITUZUE herrietatik sailkaturiko muslarien izenak. Guztiek agertu beharko dute martxoaren 22an herrialde bakoitzean horretarako zehazturiko leku eta orduan.

DATUAK: Osatzen ari bagara ere, Nafarroa Garaian emandako  zabalpenak 2500 bikoteen langa gainditzera garamatza. Gainerako herrialdeetan gutxi gora behera mantendu da urteroko joera.

ZAZPI HERRIALDETAKO FINALAK: 2025ko martxoaren 22an jokatuko dira,  final hauetatik aterako dira Araban ospatuko den Euskal Herriko 16. Mus Txapelketako final nazionalerako sailkapenak.

Final nazionalean,  zazpi herrialdetako 128 bikotek jokatuko dute norgehiagoka. Arabatik 16 bikote sailkatuko dira, Bizkaitik 10 bikote, Behe Nafarroatik 18 bikote, Gipuzkoatik 32 bikote, Nafarroa Garaitik 32 bikote, Lapurditik 14 bikote eta Zuberoatik 6 bikote sailkatuko dira.

ARABAko finalera sailkaturiko bikoteak:  lekua ikusi GASTEIZen, TOKI-EDER ikastolan goizeko 10:00etan.

  • Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
  • Araban 206 bikotek parte hartu dute.
  • Kanporaketa herri/guneak 28 izan dira
  • Arabako finalera 40 bikote sailkatu dira.
  • Final nazionalera 16 bikote sailkatuko dira.

BIZKAIko herrialdeko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi ELORRIOko BIKALE tabernan goizeko 9:00etan

  • Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
  • Bizkaian 120 bikotek parte hartu dute.
  • Kanporaketa herri/guneak 15 izan dira
  • Bizkaiko finalera 28 bikote sailkatu dira.
  • Final nazionalera 10 bikote sailkatuko dira.

BEHE NAFARROAko finalera sailkaturiko bikoteaklekua ikusi LARTZABALen, ESPELET ostatuan 9:30etan.

  • Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
  • Behe Nafarroan 286 bikotek parte hartu dute.
  • Kanporaketa herri/guneak 14 izan dira
  • Behe Nafarroako finalera 72 bikote sailkatu dira.
  • Final nazionalera 18 bikote sailkatuko dira.

GIPUZKOAko herrialdeko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi ITSASONDOko frontoian 15:00etan.

  • Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU 
  • Gipuzkoan 745 bikotek parte hartu dute.
  • Kanporaketa herri/guneak 53 izan dira
  • Gipuzkoako finalera 115 bikote sailkatu dira.
  • Final nazionalera 32 bikote sailkatuko dira.

NAFARROA GARAIko finalera sailkaturiko bikoteaklekua ikusi IRUÑEAn, Alde Zaharreko Arrano elkartean 8:30etan

  • Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU eguneratua
  • Nafarroa Garaian 970 bikotek parte hartu dute.
  • Kanporaketa herri/guneak 99 izan dira
  • Nafarroa Garaiko finalera 180 bikote sailkatu dira.
  • Final nazionalera 32 bikote sailkatuko dira.

LAPURDIko herrialdeko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi URRUÑA-PAUSUko Xaia ostatuan, 15:00etan.

  • Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
  • Lapurdin 144 bikotek parte hartu dute.
  • Kanporaketa herri/guneak 11 izan dira
  • Lapurdiko finalera 36 bikote sailkatu dira.
  • Final nazionalera 14 bikote sailkatuko dira.

ZUBEROAko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi SANTA GRAZIn, DENEN ETXEA ostatuan arratsaldez.

  • Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU 
  • Zuberoan 68 bikotek parte hartu dute.
  • Kanporaketa herri/guneak 5 izan dira: Santa Grazin, Maulen, Urdiñarben, Ozazen eta Atharratzen.
  • Zuberoako finalera 32 bikote sailkatu dira.
  • Final nazionalera 6 bikote sailkatuko dira.