Ostiralean, urtarrilaren 30ean, jokatu zen Zestoako kanporaketa Jubilatuen tabernan. Bertan 12 bikotek hartu zuten parte eta bi bikote sailkatu ziren: Jon-Balta eta Mikel-Egoitz bikoteak.

Izena eman zuten guztiek jaso zuten ardo botila bana eta lehen bi bikoteek "Zestoan" merkatari elkarteak emaniko bono edo baleak.

Hauek 10 €ko balioa zuten, lehenengo bikoteak 40€ko bonoak jaso zituzten eta bigarrenak 20€koak. Antolakuntzatik eskerrak eman nahi dizkiogu "Zestoan" merkatari elkarteari.