Ttotte Larre eta Brunno Carrere heletarrek men egin behar izan dute bi eta huts irabazten hasi, bina berdindu eta azken momentuan gailendu zaizkie gipuzkoarrak. Joseba Goikoetxea eta Patxi Salaxar legorretarrak izan dira iluntzeko 21:00etan jantzi dute txapela Maitane Larrauri Lekeitioko Alkatearen eskutik. Egun osoan zehar giro paregabeaz gozatzeko aukera izan dugu Lekeition (Bizkaia). Hemen duzue kronika.
Irakurri gehiago
Momentu honetan Euskal Herriko muslari onenen arteko leia abian da Lekeitioko Udaletxean. Musean ari diren 16 bikoteen artean bakarrak jantziko du Euskal Herriko txapela. Hemen duzue eguerditik oraindainoko informazio guztia.
Irakurri gehiago
Giro paregabean gauzatzen ari da Lekitton abian den Euskal Herriko VII. Mus Txapelketa. Dagoeneko muslariak hasiak dira enbidoka. Goizeko 9etan hasi da izen ematea, ondoren ekitaldia eta txisturaliek gidaturik merkatu plazara iritsi dira zazpi herrialdetatik iritsitako muslariak. Momentuan Lekeitioko merkatu plazan ari dira taldekako fasean. Hemen dituzue orain arteko argazkiak eta kronika txiki bat.
Irakurri gehiago
Larunbat honetan, 2015ko martxoaren 7an LEKEITIOn (Bizkaia) jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketaren final nazionala. Bertan, Euskal Herri osoko zazpi herrialdetako 128 muslari onenak lehiatuko dira. Azarotik urtarrilera 250 herri baino gehiagotan jokatu ziren kanporaketetan, Euskal Herri osoko 2000 bikote inguruk parte hartu zuten. Otsailaren 21eta 22an jokatu ziren zazpi herrialdetako kanporaketak eta bertan sailkaturiko muslari onenen eskura izango da larunbatean Euskal Herriko txapelketa. Hona informazio osoa.
Irakurri gehiago
Barakaldoko Itsasadarra sagardotegian jokatu zen Bizkaiko mus txapelketaren aurtengo finala. Giro ezin hobean ekin zuten muslariek goizeko hamarretatik aurrera, eta goizean zehar jolastu ondoren, hurrengo fasera sailkatutakoen zerrendan Lea Artibaikoak nagusi izan ziren; azken zortzi bikoteetatik sei eskualde horretatik etorriak zirelako.
Irakurri gehiago
Atzo jokatu zen Euskal Herriko VII. Mus Txapelketako Gipuzkoako finala. Arratsaldeko 15:00etan Alegiako kultur etxean burutu zen herrialdeko finalean Gipuzkoako osoko 121 bikote lehiatu ziren. Finaleko norgehiagoka estuaren ondoren Zestoatik etorritako azpeitiarrak, Manuel eta Egoitz Imaz aita semeak txapeldun orde geratu ziren.
Irakurri gehiago
Asteburuan ospatu dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Behe Nafarroa eta Lapurdiko herrialde mailako finalak. Hemen dituzue Euskal Herriko hiriburuan jokatu den finalaren bideoa eta DATU GUZTIAK. Hurrengo erronka Lekeition, Euskal Herriko finala ospatuko martxoaren 7an Bizkaiko herrian. ZAZPI HERRIALDETAKO TXAPELDUNAK ARABAko txapeldunak: JUAN CARLOS BOLINAGA - JUANMA BALLEJO amurrioarrakGIPUZKOAko txapeldunak IÑAKI CRUZ – JOSEBA IRIZAR urretxuarrakNAFARROA GARAIko txapeldunak: IDOIA AUZA - MIGUEL LOIDI jauntsaratstarrakBIZKAIAko txapeldunak:LUIS ANGEL ABOITIZ - AITOR OKAMIKA bedaronarrakLAPURDIko txapeldunak: LADEVEZE - IRRIGOTEN lekornearrak BEHE NAFARROAko txapeldunak: IBAROLA -IBAROLA bidarraitarrakZUBEROAko txapeldunak: ARRICAU Mikael -SALLABERENBORDE urdiñarbearrak
Irakurri gehiago