Euskal Herriko 16. Mus Txapelketako finala apirilaren 5ean Araban
Apirilaren 5ean Zigoitiko Gopegi herrian amaiera izango du 16. mus txapelketak. Egun osoko leia izango da Araban burutuko dena, hemen duzue informazio guztia.
Apirilaren 5ean Zigoitiko Gopegi herrian amaiera izango du 16. mus txapelketak. Egun osoko leia izango da Araban burutuko dena, hemen duzue informazio guztia.
Batzuk goizeko lehen ordutik eta besteak bazkalondotik tantoz tanto jokatzen dira zazpi herrialdetako txapelak. Goiztiarrenak Bizkaitarrak izan dira, Dagoeneko Bizkaiko txapela jantzi dute Getxoko Unai Gorriti eta Dani Garciak.
Hemen dituzue Euskal Herriko 16. Mus Txapelketako finalera sailkatu diren 128 bikoteen izenak. Zazpi herrialdetako txapelak jantzi dituzten muslari onenen izenak eta argazkiak ere bai.
Euskal Herriko Mus Federazioa Eitbko Biba Zuek programan izan da. Hemen duzue bideoa ikusgai
Amaitu da herriz herriko kanporaketa fasea eta zazpi herrialdetako finalak gero eta gertuago daude. Datuak jaso ahala HEMEN IZANGO DITUZUE herrietatik sailkaturiko muslarien izenak. Guztiek agertu beharko dute martxoaren 22an herrialde bakoitzean horretarako zehazturiko leku eta orduan.
2024. urte honetan hasi eta 2025ko apirilaren 5ean Araban, Zigoitiko Gopegi herrian amaiera izango duen 16. txapelketa abiatzera doa. Herriz herri jokatuko da lehen fasea 2025eko martxoaren 2 arte, herrialdeko finalak martxoaren 22an jokatuko dira zazpi herrialdeetan. Mus Federazioak, muserako material berria jarri du salgai.
Erraz esaten da 15 urte, baina ukaezina da bide luzea izan dela, maiz aldapa gora eta beste askotan espero gabeko bidelagunak topatu ditugu. Batzuentzat karta joko bat besterik ez dena besterentzat herri gisa bat egin eta aurrera ekiteko aukera bat da. Guk biak uztartzen ditugu eta atrebentzia horren seinale hemen duzue 2024ko martxoaren 23an Zuberoako Altzai herrian burutu zen Euskal Herriko XV. Mus Txapelketako informazioa.
Gipuzkoako Eskoriatza herriko JOSE REGAÑO eta JAVIER ERAÑA KABIJERTUA (Gipuzkoako txapeldunak) eta Nafarroa Garaiko Tafallako CARLOS GOMEZ eta ALBERTO LIZARen artean jokatu dute Euskal Herriko 15. txapela. Hemen dituzue sailkapenak eta informazio guztiak bateratuta.
Hemen ikusi ditzakezue 2024ko finaleko zuzeneko irudiak. Gororatu twiter bidez jarraipena egin ahalko duzuela eta istagram bidez irudiak ikusi.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio esperientzia hobetzeko. ´Onartu´ botoia klikatuz onartzen dituzu cookie-ak.
Gure webguneak bi cookie maila ditu. Zure preferentziak edozein momentutan aldatu ditzazkezu. Ze cookie gordetzen ditugun eta cookie buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, mesedez irakurri gure cookie politika.
Webgunearen funtzioak modu egokian eta zure preferentziak (adib. hizkuntza,eskualdea) ongi gorde direla ziurtatzeko funtsezko cookie-ak.
Bisitarien esperientzia hobetzeko webgunearen erabileraren analisiak baimendu.
--